ARÇ Cooperativa
Novetats / Novedades / Berriak / News
Arç Kooperatiba: Aseguru Etiko eta Solidarioaren bitartekari
ethsi-quadrat-250.jpg
Arç Kooperatiba Europa mailako Aseguru Etiko eta Solidarioaren kudeaketarako lehen aseguru bitartekari erregistratua da. Finantza Etikoen Ikuspegiak erregistro mailarik altuena eman dio, RG2-a.
20090715_ethsi_euskera_quadrat.jpg

Aseguru Etiko eta Solidarioa aseguru kontzeptu berria da. Aseguruen merkatuari praktika etiko eta solidarioa bueltatzean datza, mutualismo originalaren berezko ezaugarri bezala.

EthSI (Ethical and Solidarity-based Insurance) sigilu europarrarekin, aseguruen merkatuari transparentzia eskaini nahi da. Honekin aseguru produktuei eta aseguru kudeatzaile eta erakundeei irizpide etiko eta solidarioak ezartzen zaizkie. Eta irizpide horiek Finantza Etikoen Ikuspegiak erregistratu eta ebaluatuta egon behar dira (www.fets.org) .

Sigiluak ebaluatutako irizpideak ondorengoak dira: ardura soziala, inbertsio sozial arduratsua, mutualismoa,  transparentzia, eta ekonomia sozialarekiko lotura, beste batzuen artean. Irizpide horiek erabiltzaileei aukeratzerako orduan erraztasuna eskaini nahi die, parametro objetibo batzuen arabera beraien baloreetara gehien moldatzen den produktua ezagutzeko. 

Sigilua FETS-ek sustatutako Finantza Etikoen Ikuspegiak kudeatzen du eta erakunde berak dauka EthSI, Ethical and solidarity-based insurance europa mailako marka erregistratuaren jabetza. Sigiluaren irizpideen edota erregistro prozesuaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, Aseguru Etiko eta Solidarioaren webgunea kontsultatu dezakezue: www.ethsi.net.

Comentaris
Afegeix nou Cerca
Escriu comentari
Nom:
Correu:
 
Lloc web:
Títol:
UBBCode:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
Si us plau introduïu el codi antispam de la imatge.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Nabarmentzen dugu

2008ko iraunkirtasun memoria
 
Aurrekontua eskatzea
 
2007ko iraunkortasun-memoria
 
Arç intercooperació econòmica
 

Arç sarean

Xarxa d'Economia Solidària
 
Federació de Cooperatives de Treball de Catalunya
 
Coop57, serveis financers ètics i solidaris
 
FETS, Finançament Ètic i Solidari